XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koba auek, guziak, Franko-Kantauri Kulturakoak dituzu eta jakintsuen eskuetatik pasatutakoak....

Kultura orren erdi-aldean daukagu gaurko Euskalerria, beraren muña balitz bezela.

Leize oiek ez dira diran guztiak; asko egongo dira illunpetan, suerte on batek argira ekarri arte 1962`garren urtean, Urrillaren 28`an, suerte ori izan zuten iru gaztek Aya-Orio`ko arrobi edo kantera batean sortutako zulo batetik sartuta, Altxerri kobea argitara bait zuten, bertan illunpeak gordeta zeuzkan marrazki ta pinturekin batera.

Zenbat ote daude gure zai...?.

Leize auek gure aurrekoen jauregiak ziran.

Batzuek, ordea, eliza ere bai.

Esana daukagu leize-zulotik kanpora ere, asko bizi zirala; baña euren etxe-bizitzaren arrastorik ez degu, gai ta material ustelgarriaz eginda zeudelako.

Gure errietan beste orrenbeste gertatu oi da gure gaurko egunetan: etxeak erori ta ondatzen dira, baña jauregiak, torreak, elizak, gazteluak... zutik irauten dute.